XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Famili asko dira Euskalerrian antxoa-arrantzarekin zer ikusia dutenak.

Ea urte on bat izaten duten gure arrantzaleak.

Arrantz-aldiari asiera emateko prestaketak burutuak omen daude. Barku eta gaiñontzeko guztiak gertu, Garagarrillaren azkenera arte iraungo duan lanketari eltzeko.

Gure mundu au beti aldatzen ari da, eta antxoaren izateko eran eta toki-aldatzeko oituran ere izan dira aldaketak, ikusten danez.

Gai ontan jakitun diranak ala diote beintzat, eta arraiak oiturak aldatzen dituztenean, arrantzaleak ere aldatu egin bear, ezer egingo badute.

Aldaketa oiek arrantzaleentzat onurakorrak diran ala ez, or dago gorabera.

Arrapatu dan antxoarik geiena orain 22 urte arrapatu omen zan, 80.000 tonelada ain zuzen, baiña arrezkero gorabera aundiak izan dira.

5.000 toneladaz azpitik gelditutako arrantz aldiak izan dira eta 30.000 eta geiagokoak ere bai, orain lau eta iru urte.

Joan dan urtean, berriz, Euskalerriko arrantzaleak arrapatuak 6.000 toneladatara etziran iritxi. Orra, nolako goraberak.

Beste aldaketa batzuek ere izan dira azkenaldi ontan.

Leenago etzan al zan guztia arrapatzeko eragozpenik.

Orain, ordea, itxasoan ere mugak daude, eta muga oietan errenditzen ez danak izaten du zer ordaindua.

Geiegi irabazi ez dezaten izango da... Leenago baino urrutirago joan bear izaten dute orain arrantzaleak antxoa billa. Goizean irten eta illunabarrean etxeratzea eziñezko biurtu zaiete.

Egunez lanean nekatutako gizonarentzat gauean etxeko gozotasuna ederra da, baiña arrantzaleentzat orixe ere ez askotan.